Edukira joan

1995eko Frantziako Tourra

Wikipedia, Entziklopedia askea
1995eko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa82. Frantziako Tourra
Etapak21
Datakuztailak 1 – 1995.eko uztailak 23
Luzera3.635 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
Irteera-lekuaSaint-Brieuc
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak189
Amaitu dutenak115
Bataz besteko abiadura39,191 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Miguel Indurain (Banesto)
TxapeldunordeaSUI Alex Zülle (ONCE)
HirugarrenaDEN Bjarne Riis (Gewiss-Ballan)
Puntukako sailkapenaFRA Laurent Jalabert (ONCE)
Eskalatzailerik onenaFRA Richard Virenque (Festina-Lotus)
Gazte onenaITA Marco Pantani (Carrera Jeans-Tassoni)
Talderik onenaESP ONCE
◀19941996▶
Dokumentazioa

1995eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 82. edizioa izan zen. 1995eko uztailak 1 eta 23 artean ospatu zen, 3635 kilometroko ibilbidea eginez 21 etapatan banatuta, garaileak 39,193 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Saint-Brieucen hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen.

Miguel Indurain, beste behin ere, tourra irabazteko faborito nagusia zen. Tony Rominger, Italiako Giroa irabaztetik zetorrena, berriz ere bere arerio nagusien artean zegoen. Arerio nagusi hauen artean Yevgeni Berzin errusiarra zegoen, Romingerren atzetik bigarrena izan zena urte horretako Giroan eta Indurain jada garaitu zuena 1994ko Italiako Giroan.

Sarrerako etapa ez ohikoa izan zen, etapa erdialde inguruan sekulako euri zaparrada egin baitzuen, honek, faboritoek etapa garaipena lehiatzea eragotzi zuelarik, non Jacky Durandek irabazi zuen, erlojupekoan espezialista ez zena.

Gewiss-Ballan taldeak indar handia erakutsi zuen taldekako erlojupekoan, etapa irabazi zuelarik ONCEren aurretik. Taldeko liderra zen Berzinez gain, talde hartan beste txirrindulari garrantzitsu batzuk ere bazeuden, Bjarne Riis eta Ivan Gotti.

Lehen etapetan ez zen inongo eskuzabaltasunik egon eta guztiak esprintean erabaki ziren. Zazpigarren etapan, Liejan amaitzen zena, Miguel Indurain agresibo bat ikusi zen, Johan Bruyneel belgikarrarekin batera helmugara iritsiko zena pelotoiari minutu bat baino gehiago ateraz. Zortzigarren etapa lehen bakarkako erlojupekoa zen. Indurainek berriz irabazi zuen erlojupeko bat, oraingoan, aurreko urteetan bezain erabakigarria izan ez zen arren, Riis, Rominger eta Berzin nahiko gertu izan baitzituen.

Alex Züllek, aurreko eguneko erlojupekoan ia lau minutu galdu zituena, arantza kendu nahi izan zuen Tour hartako lehen mendateko amaieran, La Plagnen. Etapan zehar lider birtual bezala jarri ondoren, azkenean, etapa garaipena lortu zuen, Induraini bi minutu ateraz, nork etapa hartan asko sufritu zuen. Etapa hartan, Berzinek, hamargarren etapan lasterketa utziko zuena, bere aukera guztiei agur esan zien, helmugan 17 minutu baino gehiago galduz. Romingerrek ere, Indurainekiko lau minutu galdu zituena, beste behin, bere itxaropena zapuztua ikusi zuen. Hala, Zülle bihurtu zen Indurainen arerio handi Tour hartan.

Hamargarren etapak, Alpe d'Huezen amaitu zena, Indurainek gainditu beharreko arerioa Zülle zela berretsi zuen. Hauekin batera Bjarne Riis daniarra zegoen, sailkapen nagusian hirugarren zegoena, baina jada sei minutura. Garaipena Marco Pantanirentzat izan zen.

Kelme taldeko kolonbiarra zen Hernán Buenahora hurrengo etapan saiatu zen garaipena lortzen, baina bidaide oker bat aukeratu zuen, Maximilian Sciandri italiar-ingelesa, helmugan askoz azkarragoa izan zena.

Hamabigarren etapak, oso ibilbide gogor eta sigi-sagakoa Erdialdeko Mendigunean zehar, Indurain arazo larritan jarri zuen, Laurent Jalabert zegoen iheslari talde bat osatu baitzen, iheslari hauek 16 minutuko abantaila izatera iritsi zirelarik, eta Jalabert sailkapen nagusiko lidertzan jartzera. Alabaina, Banesto taldearen talde lanak nabarmen murriztu zuen iheslarien abantaila, hala, bere liderraren maillot horia mantenduz. Hala ere, Jalabertek, etapa irabaztea ere lortu zuena, sailkapen nagusiko hirugarren postuan jartzea lortu zuen.

Pantanik bere bigarren etapa garaipena lortu zuen Guzet Neigen, non bakarrik eta pelotoiarekiko abantaila askorekin iritsi zen, etapa honek hobekien sailkatuentzat ondoriorik izan ez zuen arren.

Hamabosgarren etapan, Richard Virenque frantziarrak berriz protagonizatu zuen etapa irabazteko eta mendiko sailkapena bereganatzeko balioko zion ihesaldi luze bat. Egun horretan bertan, lehen mendatea zen Portet d'Aspeten jaitsieran zenbait txirrindulari erori ziren. Dante Rezze frantziarra malda batetik erori zen, baina ondoriorik gabe. Ez zuen horrenbeste zorte izan Fabio Casartelli italiarrak, korderik gabe zegoena errepidean talka gogor baten ondoren. Helikopteroan eraman zuten ospitalera, baina Casartelli hilda iritsi zen hara.

Hurrengo etapa neutralizatua izan zen. Pelotoiak batuta korritu zuen egun guztian zehar, Casartelliren taldea zen Motorolakoek esprintetan eta mendian sari guztiak lortzea baimenduz, hildakoaren familiari (emaztea eta bi hilabete baino ez zituen seme txiki bat) emango zitzaizkienak. Etapa amaieran, Motorola taldea pelotoiari aurreratu zitzaion eta nabarmenduta iritsi zen, italiar txirrindulariari omenaldia eginez. Bi egun beranduago, Limogesen, Lance Armstrongek etapa garaipen hunkigarri bat lortu zuen, hau ere hildako bere taldekideari eskaini ziona.

Azkenaurreko etapa, 46 kilometroko bakarkako erlojupeko bat, oraingoan ez zen hain erabakigarria izango, eguna amaitzean, hoberenen postuak berdin mantendu baitziren.

Djamolidine Abdoujaparov izan zen Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen etapan, puntukako sailkapena Laurent Jalabertentzat izan zen arren; Richard Virenquek irabazi zuen mendiko sailkapena erabateko nagusitasunez, Hernán Buenahora izan zen lehiakortasunaren saria irabazi zuena eta Bruno Cornillet izan zen faroltxo gorria, Indurainengandik 3 ordu eta erdi baino gehiagora.

1995ean, Indurainek, garai guztietako txirrindularirik hoberenak izan ziren Jacques Anquetil, Eddy Merckx eta Bernard Hinaulten errekorra berdintzea lortu zuen, baina, hauek ez bezala, bostak jarraian irabazi zituen. Podiuma Alex Zülle eta Bjarne Riisekin konpartituko zuen.

Talde partehartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea Taldeko liderra
Banesto Miguel Indurain
Gewiss-Ballam Eugeni Berzin
Carrera Marco Pantani
AKI-Gipiemme Zenon Jaskula
Mapei GB Tony Rominger
Festina Richard Virenque
ONCE Laurent Jalabert
Lampre-Panaria Maurizio Fondriest
Gan Chris Boardman
Polti Georg Totschnig
Kelme-Avianca Saeco Laudelino Cubino
Taldea Taldeko liderra
Motorola Lance Armstrong
TVM Panaria Bo Hamburger
Lotto Andrei Tchmil
Castorama Armand de las Cuevas
MG Technogym Gianni Bugno
Novell Djamolidine Abdoujaparov
Mercatone Uno Mario Cipollini
Chazal Miguel Arroyo
Brescialat Massimo Podenzana
Telekom - ZG-Selle Italia Rolf Aldag
Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Pr. uztailak 1 Saint-Brieuc 7,3 (erlojupekoa)  Frantzia Jacky Durand  FrantziaJacky Durand
1.a uztailak 2 Dinan-Lannion 233,5  Italia Fabio Baldato  Frantzia Jacky Durand
2.a uztailak 3 Perros-Guirec-Vitré 235,5  Italia Mario Cipollini  Frantzia Laurent Jalabert
3.a uztailak 4 Mayenne - Alençon 67 (taldekako erlojupekoa)  Italia Gewiss - Ballan  Frantzia Laurent Jalabert
4.a uztailak 5 Alençon-Le Havre 162  Italia Mario Cipollini  Italia Ivan Gotti
5.a uztailak 6 Fécamp-Dunkerque 261  Herbehereak Jeroen Blijlevens  Italia Ivan Gotti
6.a uztailak 7 Dunkerque-Charleroi 202  Alemania Erik Zabel  Danimarka Bjarne Riis
7.a uztailak 8 Charleroi-Lieja 203  Belgika Johan Bruyneel  Belgika Johan Bruyneel
8.a uztailak 9 Huy-Seraing 54 (erlojupekoa)  Euskadi Miguel Indurain  EuskadiMiguel Indurain
9.a uztailak 11 Le Grand-Bornand-La Plagne 160  Suitza Alex Zülle  Euskadi Miguel Indurain
10.a uztailak 12 Aime-Alpe d'Huez 162,5  Italia Marco Pantani  Euskadi Miguel Indurain
11.a uztailak 13 Le Bourg-d'Oisans-Saint-Étienne 199  Erresuma Batua Maximilian Sciandri  Euskadi Miguel Indurain
12.a uztailak 14 Saint-Étienne-Mende 222,5  Frantzia Laurent Jalabert  Euskadi Miguel Indurain
13.a uztailak 15 Mende-Revel 245  Ukraina Serguei Outschakov  Euskadi Miguel Indurain
14.a uztailak 16 Saint-Orens-Cuzet-Neige 164  Italia Marco Pantani  Euskadi Miguel Indurain
15.a uztailak 18 Saint-Girons-Cauterets 206  Frantzia Richard Virenque  Euskadi Miguel Indurain
16.a uztailak 19 Tarbes-Pau 267 Etapa neutralizatua  Euskadi Miguel Indurain
17.a uztailak 20 Pau-Burdeos 246  Alemania Erik Zabel  Euskadi Miguel Indurain
18.a uztailak 21 Montpon-Ménestérol-Limoges 166,5  Ameriketako Estatu Batuak Lance Armstrong  Euskadi Miguel Indurain
19.a uztailak 22 Lac de Vassivière 46,5 (erlojupekoa)  Euskadi Miguel Indurain  Euskadi Miguel Indurain
20.a uztailak 23 Sainte-Geneviève-de-Bois-Paris 155  Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov  Euskadi Miguel Indurain

Sailkapen nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Miguel Indurain elastiko horia, sailkapen orokorreanEU Euskal HerriaBanesto92 o 44 min 59 s
2. Alex Zülle SUI SuitzaONCE+ 4 min 35 s
3. Bjarne Riis DEN DanimarkaGewiss-Ballan+ 6 min 47 s
4. Laurent Jalabert elastiko berdea, puntukako sailkapenaren buruFRA FrantziaONCE+ 8 min 24 s
5. Ivan Gotti ITA ItaliaGewiss-Ballan+ 11 min 33 s
6. Melcior Mauri ESP EspainiaONCE+ 15 min 20 s
7. Fernando Escartín ESP EspainiaMapei-GB-Latexco+ 15 min 45 s
8. Tony Rominger SUI SuitzaMapei-GB-Latexco+ 16 min 46 s
9. Richard Virenque red polka dot jersey, mountains classificationFRA FrantziaFestina-Lotus+ 17 min 31 s
10. Hernán Buenahora COL KolonbiaKelme-Sureña-Avianca+ 18 min 50 s
11. Claudio Chiappucci ITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 18 min 55 s
12. Laurent Madouas FRA FrantziaCastorama+ 20 min 37 s
13. Marco Pantani Maillot zuriaITA ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 26 min 20 s
14. Paolo Lanfranchi ITA ItaliaBrescialat-Fago+ 29 min 41 s
15. Bruno Cenghialta ITA ItaliaGewiss-Ballan+ 29 min 55 s
16. Álvaro Mejía COL KolonbiaMotorola+ 33 min 40 s
17. Bo Hamburger DEN DanimarkaTVM-Polis Direct+ 34 min 49 s
18. Viatcheslav Ekimov RUS ErrusiaNovell+ 39 min 51 s
19. Laurent Dufaux SUI SuitzaFestina-Lotus+ 45 min 55 s
20. Erik Breukink NED HerbehereakONCE+ 47 min 27 s
21. Vicente Aparicio ESP EspainiaBanesto+ 52 min 54 s
22. Jean Cyril Robin FRA FrantziaFestina-Lotus+ 56 min 01 s
23. Arsenio González ESP EspainiaMapei-GB-Latexco+ 56 min 18 s
24. Federico Muñoz COL KolonbiaKelme-Sureña-Avianca+ 1 o 01 min 03 s
25. Vladimir Poulnikov UKR UkrainaDeutsche Telekom-Merckx-Audi+ 1 o 01 min 31 s
Iturria : ProCyclingStats


Puntukako sailkapena
1. Laurent Jalabert  Frantzia ONC 333 puntu
2. Djamolidine Abdoujaparov  UZB NOV 271 puntu
3. Miguel Indurain  Euskadi BAN 180 puntu
Mendiko sailkapena
1. Richard Virenque  Frantzia FES 438 puntu
2. Claudio Chiappucci  Italia CAR 241 puntu
3. Alex Zülle  Suitza ONC 205 puntu
Gazteen sailkapena
1. Marco Pantani  Italia CAR 93h 11' 19"
Taldekako sailkapena
1. ONCE  Espainia ONC -

Parte-hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
BANESTO
GEWISS-BALLAN
CARRERA-TASSONI
AKI-GIPIEMME
MAPEI-GB
FESTINA
ONCE
LAMPRE-PANARIA
GAN
POLTI
KELME-AVIANCA
MOTOROLA
TVM-POLIS DIRECT
LOTTO-ISOGLAS
CASTORAMA
MG-TECHNOGYM
NOVELL
MERCATONE UNO-SAECO
CHAZAL-MBK-KONIG
BRESCIALAT
TELEKOM - ZG-SELLE ITALIA

NP : Ez zuen etapa hasi ; C : erorketagatik abandonatu zuen ; A : etapan zehar abandonatu zuen ; HD : Kontrolez kanpo.


Aurrekoa
1994ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1995eko uztailak 1 eta 23 artean ospatua
Ondorengoa
1996ko Frantziako Tourra

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]